XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andik alde irakurri ala entzuten dedan ezerk ere ez zait atsegin, ez pozkin beterik.

4. Ene semea, guziok yakin eta irakurri dituzun-ezkero, zori ontsua izango zera, burutuko ba-dituzu.

Nere aginduak iñork eutsi ta betetzen baditu, beraxek maite nau, ta Nik ere, maite izango det, eta aurrkeztuko natzayo, ta nerekin exeri-eraziko det, nere Aitaren yaurerrian.

5. Yosu Yauna, esan eta abindu dezunez, egin bedi ta artarako gai, arren, nagizu.

Gurutza zure eskutik arrtu det; eramango det, eta illarteraño eramango, egotzi didazunez.

Lekaide zindoaren bizitza gurutza bai-da, baña atsedenerakoa.

Arloa asi da: atzerabiderik ez dago; uzterik ezta ere.

6. ¡Eup anayok! goazen elkarrekin; Yosu gurekin dagoke.

Gurutz au Yosu'rengatik arrtu degu, gurutzean Yosu'rengatik iraun dezagun.

Gure lagun izango zaigu, gure aurrelari ta buruzagia dana.

Ara, gure aurrean gure Yauna irten da, gure aldez burrukatzeko.